Zer da biribilko?

Biribilko, Bilboko merkataritzan eta ostalaritzan euskara sustatzeko eta establezimenduen errentagarritasuna nahiz bezeroen asebetetzea optimizatzeko proiektua da. Bilboko Udalak sustatzen du Euskara, Herritarren Arreta eta Partaidetza, 2030 Agenda eta Nazioarteko Gaietako Sailaren eta Bilbao Ekintza udal sozietatearen bitartez, bilbaoDendak plataformarekin elkarlanean.

Biribilko kalitatea, asebetetzea eta fidelizazioa da Biribilko merkataritza- eta ostalaritza-komunikazioa hobetzeko proiektua da, negozioetan zerbitzu-kalitate handiagoa, lehiakortasun handiagoa eta errentagarritasun handiagoa sustatuz, eta era berean, bezeroen artean asebetetze eta fidelizazio handiagoa sortuz.
01
Biribilkok ongizatea eta aberastasuna sustatzen ditu Biribilkok kontuan hartzen du bai euskararen balio komunikatibo eta funtzionala, eta bai hirian ongizatea eta aberastasuna sortzeko duen balio sinbolikoa ere: euskara, hizkuntza izateaz gain, gizateriaren ondare kulturala da, eta Bilbo osoa identifikatzen duen sinboloa, hemen eta mundu osoan. 02 Biribilkok modu integralean sustatzen du euskara hiru ekintza-mota garatuz Biribilkok euskarazko komunikazioa hobetzen du, hizkuntzaren irudian, ezagutzan eta erabileran eragiten duen esku-hartze integral bat eginez. Horretarako, ikerketarako, prestakuntzarako eta sustapenerako ekintzak garatzen ditu.
03

Merkatarien eta ostalarien iritziak: