Eskoletarako asistentzia gutxienez %75ekoa izaten duten (68 ordu) eta klaseetara gutxienez maiatzaren 1era arte joaten diren ikasleek, abantaila bikoitza izango dute:
- Batetik, bueltatu egingo zaie Biribilko 2026-2027 ikastaroetan matrikulatzeko ordaindu duten kostua (90 €, hain zuzen ere).
- Bestetik, ez dute hurrengo 2027-2028 ikasturteko matrikularen kostea ordaindu beharrik izango.
Bilboko Udalak bere gain hartuko ditu koste horiek.
Ekainean, ikastaroak amaitu ostean, eskolak eman dituzten euskaltegiek zehaztuko dituzte zeintzuk diren bi baldintza horiek bete dituzten ikasleak. Ondoren, hori egiaztatzeko agiri bana emango zaie Ikasle horiei.
Horrela, Biribilko 2027-2028 ikastaroetan matrikulatzeko garaia zabaltzen denean, egiaztatze-agiria jaso dutenek euskaltegian aurkeztu eta matrikula-kostua ordaintzetik salbuetsita geratuko dira.




