Irailaren 7tik urriaren 9ra irekita egongo da Biribilko 2026-2027 ikastaroetan matrikulatzeko epea

Bilboko Udalak sustatutako Biribilko 2026-2027 euskara ikastaroetan matrikulatzeko epea zabalik egongo da irailaren 7tik urriaren 9ra arte. Ikastaro hauek Bilboko merkataritza eta ostalaritzako langileei zuzenduta daude. Ikastaro hauetan matrikulatu ahal izateko baldintza bakarra, Bilbon kokatutako merkataritza edo ostalaritza establezimendu batean lanean jardutea da.

Ikastaro hauek Bilboko Udalak sustatzen ditu, HABEren laguntzarekin eta bilbaoDendak eta Bizkaiko Ostalaritza Elkartearekin koordinaturik.

Ikastaroak modu presentzialean emango dira hiriko euskaltegi desberdinetan.

Ikastaroak amaitu ostean, ordaindutako matrikularen kostu osoa itzuliko zaie ondoko bi baldintza hauek betetzen dituzten ikasleei:

  • Klaseetarako asistentzia, gutxienez, %75ekoa izatea (gutxienez, 68 eskola-ordu)
  • Klaseetara joan izana, gutxienez, maiatzaren 1era arte.

Gainera, aurreko bi baldintzak betetzen dituzten ikasleek ez dute Biribilko 2027-2028 ikasturteko matrikulazio-kostua ordaindu beharrik izango.

Ikastaroetara joaten diren pertsonei ondoko euskarriak eta zerbitzuak eskainiko zaizkie:

  • Gaztelania-Euskara hiztegiak doan, jarduera-adarren arabera.
  • Erabilera publikoa duten testu komertzialen (kartelen) doako itzulpen zerbitzua.
  • Ikastaroetara joan izanaren agiria (gutxienez klaseen %75era joaten direnei).

Ikastaroei buruzko  informazio gehiago  lortzeko (kostua, datak, ordutegiak, eskolak emango dituzten euskaltegiak…) Biribilkoren web orriko ondoko estekan klikatu dezakezu: Ikastaroak. Eskolak emango dituen edozein euskaltegitan matrikulatu zaitezke edo nahiago baduzu, on line matrikulatzeko aukera ere badaukazu, ondorengo estekan klikatuz: izena emateko formularioa. Bestalde, 688 739 015 telefonora deitu edo info@biribilko.eus helbidera posta elektroniko bat bidal dezakezu eta matrikulatzeko behar dituzun azalpen guztiak emango dizkizute.

Beste albiste batzuk: