Bilbao Balioen Hiria Sarien VIII. edizioan parte hartzeko aukera martxoaren 20ra arte egongo da zabalik

Urtero bezala, Bilbok abian jarri du Bilbao Balioen Hiria Sarien 8. edizioa. Hain zuzen, Otsailaren 16an BAOn argitaratu da 2026ko otsailaren 11ko Gobernu Batzordeak onartutako BILBAO BALIOEN HIRIA SARIETAKO 8. Ediziorako deialdia.

Hori dela eta, proiektuak aurkezteko epea 2026ko otsailaren 17an hasi zen, eta 2026ko martxoaren 20an amaituko da.

Bilbao Balioen Hiria Bilboko Udalak bultzatutako proiektua da, eta herritarrekin lankidetzan, balioen esparru partekatu bat zabaltzea, babestea eta garatzea du helburu. Bilboko Balioen Agiria 2018an onartu zen, eta hiriaren bereizgarri diren eta Bilboren datozen urteotako garapena gidatu behar duten 17 balioak jasotzen ditu.

Ildo horretatik, sari hauen helburua da Bilbon balio horiek sustatzeko eta bultzatzeko egiten ari den lana ikusaraztea eta aitortzea. Horretarako, 3.300 eurotako 3 sari banatuko dira erakunde-mota hauetako edozeinek garatutako proiektuetan:

1.- Irabazi-asmorik gabeko elkarteak eta erakundeak.

2.- Bilboko ikastetxeak. Haur hezkuntzako, lehen hezkuntzako edo derrigorrezko bigarren hezkuntzako, batxilergoko edo/eta erdiko mailako formazio zikloetako ikasleek parte hartu behar dute proiektu horietan.

3.- Unibertsitateak, sailak, fakultateak edo unibertsitate-ikerketako zentroak.

4.- Sektore pribatuko enpresak, saltokiak, ostalaritzako establezimenduak, lanbide-elkargoak eta antzeko erakundeak.

Informazio gehiagorako, ikusi ondorengo dokumentuak:

SARIETAKO OINARRIAK_BBH_2026

SARIETAN IZENA EMATEKO FITXA_BBH_2026

Beste albiste batzuk: