bilbaoDendak antolatzen duen XVIII. Merkataritza Sarien Galaren barruan, Euskararen Sustapen Saria jasoko duen establezimendua aukeratzeko botoa eman daiteke.

XVIII. Merkataritza Sarien Gala azaroaren 11n ospatuko da Euskalduna Jauregian eta bertan emango dira ezagutzera aurten kategoria desberdinetan saria irabazi duten establezimenduen izenak.

Merkataritzan Euskararen Sustapena saria jasotzeko 3 hautagai hauek proposatu ditu bilbaoDendak-ek: Grafiazkar, Joseba Frutategia eta Uribarri Fisioterapia.

Azaroaren 6ra arte, 18 urtetik gorako edozein pertsonak botoa emateko aukera dauka bilbaoDendak-en webgunearen bidez. Nahi izanez gero, ondoko estekan klikatu eta zure botoa eman dezakezu: Bilboko Faboritoak_Euskararen Sustapena.

Bozketan parte hartzen duten pertsona guztien artean XVIII. Merkataritza Sarien Galarako 10 sarrera eta 300 euroko sari bat zozketatuko dira, bilbaoDendak-eko Opari Txartelan atxikitako saltokietan kontsumitzeko.

Beste albiste batzuk: