BilbaoDendak urtero antolatzen dituen Merkataritzaren Sarien Galan, kontserbak, ketuak eta ozpinetakoak saltzen dituen Margari establezimenduak jaso du aurten Euskararen Sustapenaren saria.
Establezimendu hau, Erriberako Merkatuko 135. postuan kokatzen da. 1957tik kalitaterik gorena eskaintzen du eskuz egindako kontserbetan. Bereziki ezagunak dira bertan saltzen duten hegaluze frijitu eskabetxerengatik eta Kantauriko antxoengatik. Horrez gain, txitxarro, sardinzar, sardina, antxoa, bakailao eta Alaskako izokin basati ketuetan eskaintza aparta dute. Bestalde aukera oso zabala dute oliba eta ozpinetan.
Eta hori guztia, euskaraz eginez eros dezakegu. Eurek esaten duten moduan: “onenentzat onena”.