BIRIBILKO 2021-2022 IKASTAROEK BALORAZIO POSITIBOA JASO DUTE: IKASLEEN %80EK BERRIZ MATRIKULATZEKO INTERESA AGERTU DUTE

Bilboko merkataritza establezimendu desberdinetan lan egiten duten 104 pertsonek hartu dute parte Biribilko 2021-2022 euskara ikastaroetan eta oro har, oso ondo baloratu dituzte: izan ere, 0tik 10erako eskala batean, 8,5eko batez besteko puntuazioa eman diete. Horrekin lotuta, %80ek interes oso ala nahiko altua adierazi dute hurrengo ikasturtean berriz matrikulatzeko.

Ikasleen %75ek adierazi dute, ikastaroei esker, lehen baino gehiago erabiltzen dutela euskara bezeroekin izaten dituzten harremanetan.

Horrez gain, ikasleen ia %80ek uste dute euskarak bezeroak asebete eta fidelizatzen asko ala nahikoa lagun dezakeela.

Oro har, ikastaroetan matrikulatzea oso gomendagarria dela irizten diote ikasleek: beste merkatari bati zenbateraino aholkatuko lioketen ikastaroetan matrikulatzea galdetu zaie 0tik 10erako eskala bat erabiliz eta batez besteko aholkatze-maila 8,38koa izan da.

Beste albiste batzuk: