Datozen egunetan, Bilboko merkataritzan euskara sustatzeko Biribilko proiektuaren berri emango zaie hiriko txikizkako merkataritza establezimendu guztiei. Horretarako, beren-beregi diseinatu den liburuxka zabalduko da establezimenduz establezimendu. Dibulgaziozko liburuxka horretan, komunikazio komertziala hobetzeko euskarak zabaltzen duen aukera aipatzen da eta Biribilkori buruzko informazio gehiago eskuratzeko modua ematen zaie interesa duten merkatari guztiei.
BIRIBILKO 2024-2025 IKASTAROEK MATRIKULAREN KOSTEA BERRESKURATZEKO AUKERA ESKAINTZEN DUTE
Biribilko ikastaroen aurtengo edizioak berrikuntza garrantzitsu bat dakar: ikastaroak amaitutakoan, ordaindutako matrikularen kostu osoa itzuliko zaie ondoko bi baldintzak betetzen dituzten…
Gehiago irakurri