Datozen egunetan, Bilboko merkataritzan euskara sustatzeko Biribilko proiektuaren berri emango zaie hiriko txikizkako merkataritza establezimendu guztiei. Horretarako, beren-beregi diseinatu den liburuxka zabalduko da establezimenduz establezimendu. Dibulgaziozko liburuxka horretan, komunikazio komertziala hobetzeko euskarak zabaltzen duen aukera aipatzen da eta Biribilkori buruzko informazio gehiago eskuratzeko modua ematen zaie interesa duten merkatari guztiei.
Ezagutu bertatik bertara Biribilko ikastaroek zure lanean nola lagun zaitzaketen
Zer ekarpen egiten dute Biribilko ikastaroek merkataritza-, ostalaritza- edo zerbitzu-establezimendu baten egunerokoan? Erantzunik onena bizi izan dituztenek ematen dute. Albiste…
Gehiago irakurri



