Pasa den azaroaren 11n XVIII. Merkataritza Sarien Gala ospatu zuen bilbaoDendakek. Bertan jakinarazi zituzten Bilboko 8 Faboritoen izenak, aurten kategoria ezberdinetan nabarmendu direnak.
Euskarari dagokionez, Grafiazkarrek jaso zuen Merkataritzan Euskararen Sustapen Saria.
1992tik Bilboko Txurdinaga auzoan kokatuta dagoen inprimategia da (Txomin Garat, 13 atzealdea), eta haren izenak dioen moduan azkartasuna da haien ezaugarri nagusia. Enpresentzat zein partikularrentzat egiten dituzte lanak, zerbitzu eta aukera ezberdinak eskainiz, eta emaitza egokiena izan dadin aholkuak emanez.
Haien zerbitzuetan eta komunitatearekiko harremanean, gainera, naturaltasunez txertatzen dute euskararekiko konpromisoa.
Zorionak!




