Asistentzia-maila altua izan duten ikasleek 2024-2025eko matrikula jaso dute bueltan eta 2025-2026koa ez dute ordaindu beharko

Aurten Bilboko Udaleko Euskarako Zuzendaritzak honako erabaki hau hartu du: Biribilko 2024-2025 euskara ikastaroetako asistentzia gutxienez %75ekoa izan duten eta klaseetara gutxienez maiatzera arte joan diren ikasleen datorren ikasturteko matrikula-kostea Udalak bere gain hartzea.

Horretarako, eskolak eman dituzten euskaltegiek ikasleen asistentziari buruz dauzkaten datuak aintzat hartuta, bi baldintza horiek bete dituzten ikasleentzako egiaztatze-agiri bat prestatu du Bilboko Udalak.

Biribilko 2025-2026 euskara ikastaroetan matrikulatzeko garaia zabaltzen denean, ikasle horiek matrikulatuko diren euskaltegian agiri hori aurkeztu eta matrikula-kostua ordaintzetik salbuetsita geratuko dira, Udalak bere gain hartuko duelako kostu hori.

Bestalde, Biribilko 2025-2026 ikastaroen matrikula-kostua ordaindu behar duten ikasleei,  kostu hori itzuli egingo zaie ikastaroak amaitu eta gero, euskaltegien asistentzia-datuen arabera bi baldintza horiek betetzen dituztela egiaztatzen bada, hau da, batetik, ikastaroetako asistentzia gutxienez %75ekoa izan dutela eta bestetik, klaseetara gutxienez maiatzera arte joan direla.

Beste albiste batzuk: