Bilbao Balioen Hiria Sarien VII. edizioan parte hartzeko epea ireki da

Otsailaren 10ean BAOn argitaratu da 2025eko otsailaren 5eko Gobernu Batzordeak onartutako BILBAO BALIOEN HIRIA SARIETAKO 7. Ediziorako deialdia.

Hori dela eta, proiektuak aurkezteko epea 2025eko otsailaren 11an hasi (hau da, deialdiaren iragarkia BAOn argitaratu eta hurrengo egun baliodunean), eta 2025eko martxoaren 14an amaituko da.

Izan ere, 3.300 eurotako 3 sari banatuko dira erakunde mota hauetako edozeinek garatutako proiektuetan:

1.- Irabazi-asmorik gabeko elkarteak eta erakundeak.

2.- Bilboko ikastetxeak. Haur hezkuntzako, lehen hezkuntzako edo derrigorrezko bigarren hezkuntzako, batxilergoko edo/eta erdiko mailako formazio zikloetako ikasleek parte hartu behar dute proiektu horietan.

3.- Unibertsitateak, sailak, fakultateak edo unibertsitate-ikerketako zentroak.

4.- Sektore pribatuko enpresak, saltokiak, ostalaritzako establezimenduak, lanbide-elkargoak eta antzeko erakundeak.

SARIETAKO OINARRIAK_BBH_2025

SARIETAN IZENA EMATEKO FITXA_BBH_2025

Beste albiste batzuk: