BIZKAIKO FORU ALDUNDIAK MERKATARITZA ETA OSTALARITZA SEKTOREETAN EUSKARA SUSTATZEKO DIRULAGUNTZAK ESKAINTZEN DITU, ERROTULAZIOA EUSKARATZEKO LAGUNTZAK BARNE

Bizkaiko Foru Aldundiak dirulaguntza-deialdia egin du 2023ko ekitaldian euskararen erabilera sustatzeko, besteak beste, ostalaritza- eta merkataritza-establezimenduetan.

Ondoko hauek dira, dirulaguntza hauen onuradun izan daitezkeen erakunde eta eragileak:

– Bizkaiko merkataritza-sozietateak.
– Bizkaiko kooperatiba-sozietateak, irabazi-asmorik gabeko kooperatiba-sozietateak izan ezik.
– Bizkaiko enpresaburu indibidualak eta profesionalak.

Ondoren, batetik, dirulaguntza hau jaso dezaketen jarduera eta alderdiak (kontzeptuak) zahazten dira, eta bestetik, horretarako eman daitezkeen dirulaguntzen zenbatekoak:

1. kontzeptua: enpresa-munduan euskararen erabilera sustatzeko planak. Diru laguntzaren zenbatekoa: egindako gastuaren %30 (35.000 euro, gehienez).
2. kontzeptua: Lantokiko Prestakuntza modulua euskaraz egiteko aukera eskaintzeak dakartzan gastuak. Diru laguntzaren zenbatekoa: 3.500 euro, gehienez.
3. kontzeptua: ostalaritza- eta merkataritza-establezimenduetan bezeroak aurrez aurre euskaraz artatzeko ekintzak eta materialak. (Ageriko errotulazio iraunkorra euskaraz ipintzeko laguntza ere sartzen da). Diru laguntzaren zenbatekoa: egindako gastuaren %50 (1.000 euro, gehienez).

Eskaerak aurkezteko epea, 2023ko urtarrilaren 16tik martxoaren 14ra artekoa izango da, 13:30ak arte.

Jarraian, dirulaguntza-deialdia arautzen duen Dekretua ikusteko aukera ematen duen esteka agertzen da: 127/2022 Foru Dekretua.

Eskabidea egiteko eta argibide gehiago nahi izanez gero, Bizkaiko Foru Aldundiko esteka honetan sartu eta bilatzailean jarri “Enpresetan euskara sustatzeko dirulaguntza 2023”.

Beste albiste batzuk: