Bideoa, bezeroei arreta euskaraz emateko gaitasuna duten Bilboko establezimenduak identifikatzeko proiektu baten sartzen da. Horrekin batera, helburua, ahal dugun guztietan “Euskararen Txanda “hartu eta euskaraz erostea da. Halaber, merkataritza sektorean euskararen ikasketa eta erabilera bultzatu nahi dira. Ikusi bideoa eta animatu.
Ezagutu bertatik bertara Biribilko ikastaroek zure lanean nola lagun zaitzaketen
Zer ekarpen egiten dute Biribilko ikastaroek merkataritza-, ostalaritza- edo zerbitzu-establezimendu baten egunerokoan? Erantzunik onena bizi izan dituztenek ematen dute. Albiste…
Gehiago irakurri



