ABIAN DA EUSKARAREN TXANDA EKIMENA

Bilboko Udalak sustatzen duen Biribilko Egitasmoaren baitan, Euskararen Txanda ekimena jarri da abian. Bere helburua, Bilboko merkataritza arloko harremanetan, euskararen erabilera erraztea da. Merkataritza sektoreak, euskararen normalizazio prozesuari babes handiagoa ematea lortu nahi da eta, aldi berean, arreta euskaraz jasotzea baloratzen duten herritarren erosketa esperientzia hobetzea.

Horretarako, jendaurrean lan egiten duten langile euskaldunen proportzioa %50 ala gehiagokoa duten merkataritza establezimenduak identifikatzen ari gara, hauexek direlako, arreta euskaraz emateko aukerarik handiena eskaintzen dutenak.

Baldintza hau betetzen duten establezimenduei, publikoki identifikatzeko aukera ematen zaie, establezimenduko leku ikusgarri batean “Euskararen Txanda” bereizgarri edo eranskailua ipiniz. Era berean, jendaurrean lan egiten duten langile guztiek, bezeroei egindako lehen eta azken agurrean gutxienez, euskaraz egiteko konpromisoa hartzeko eskatzen zaie establezimendu hauei, euskararekiko abegikor izan eta atxikimendua agertzeko.

Beste albiste batzuk: