Bilboko Udalak, berritu egin du hiriko merkataritza esparruan euskara sustatzeko hartuta daukan konpromisoa eta horretarako bilbaoDendak elkartearen laguntza ere badauka. Bide horretan, Bilboko merkataritza sektorean lanean ari diren langileei zuzenduta dauden Biribilko 2018-2019 ikastaroetan matrikulatzeko aukeraren berri eman du. Izan ere, Bilboko garapen integralerako estrategiaren baitan garrantzi handia duten bi elementu aldi berean bultzatu eta indartzen ditu: batetik, bertako zerbitzuen kalitate eta lehiakortasuna eta bestetik, gure nortasun eta identitate kulturala. Bilboko Udalak eta HABEk bere gain hartzen dute ikastaro hauen kostuaren %80. Ikastaro hauetan matrikulatzeko epea, urriaren 16an amaitzen da.
Margari Ozpinetakoak jaso du aurten Euskararen Sustapenaren saria Bilboko Merkataritzaren Galan
BilbaoDendak urtero antolatzen dituen Merkataritzaren Sarien Galan, kontserbak, ketuak eta ozpinetakoak saltzen dituen Margari establezimenduak jaso du aurten Euskararen Sustapenaren…
Gehiago irakurri