Biribilko 2017-2018 ikastaroetara joan diren ikasleek asebetetze maila handia agertu dute ikastaroekin. Izan ere, 0tik 10era arteko eskala batean, 8,5eko batezbesteko puntuazioarekin baloratzen dituzte. Zentzu honetan, aurreko ikasturteetan agertutako balorazio maila altuari eusten zaio. Horrez gain, ikastaroetara joandakoen %85ek, ikastaroen hurrengo edizioan berriz matrikulatzeko interesa agertu dute. Aipagarria da Biribilko 2017-2018 ikastaroetan matrikulatu direnen %28k, 4 ikasturte ala gehiago daramatzatela ikastaro hauetara joaten.
Ezagutu bertatik bertara Biribilko ikastaroek zure lanean nola lagun zaitzaketen
Zer ekarpen egiten dute Biribilko ikastaroek merkataritza-, ostalaritza- edo zerbitzu-establezimendu baten egunerokoan? Erantzunik onena bizi izan dituztenek ematen dute. Albiste…
Gehiago irakurri



