DENDAKETAN, EUSKARAREN ERABILERA SUSTATZEKO MERKATARIEI ZUZENDUTAKO JOLAS DIDAKTIKO BERRIA

DENDAKETAN teknologia berrien bitartez merkataritza arloko profesionalei zuzendutako ikastaro laburra da, bezeroekiko harremanetan euskararen erabilera sustatzeko helburua duena. Jolas didaktiko moduan burutzeko prestatu da, jolasaren bidez simulatzen dira merkataritzako komunikazio-jarduerak, ikaslea modu atseginean murgiltzeko euskaran. A1-A2 mailen arteko ikasleek modu autonomoan egiteko ikastaroa da hau, sei unitatez eta 75 jardueraz osatua.

Android eta iOS sistema eragileak dituzten tableta eta eskuko telefonoen bidez ikastaroa egiteko, DENDAKETAN aplikazioa instalatu behar da AppStore edo Google Play zerbitzuetatik.

Biribilkoren web orriko Heziketa ataleko Autoikaskuntza orrian DENDAKETAN Jolas didaktikoaren inguruko informazio gehiago aurki dezakezu.

Beste albiste batzuk: