Azaroaren 5ean, Bilboko gizarteari merkataritza sektorean euskara sustatzeko Biribilko proiektuaren berri emateko, prentsaurrekoa egin zen hiriko komunikabide desberdinekin, Bilboko Udalaren egoitza nagusian. Bertan, hainbat komunikabidetako ordezkariez gain, Bilboko Udaleko Euskara Saileko, Lan Ekintza Udal sozietateko, Bilbao Dendak elkarteko eta proiektuaren zuzendaritza teknikoa daraman Siadeco enpresako ordezkariak egon ziren. Biribilkoren nondik norakoak eta egindako ibilbidea aurkezteaz gain, hiriko sektoreari proiektu hau komunikatzeko epe laburrean emango diren urratsen berri ere eman zen.
BIRIBILKO JAIO DA
Bilboko merkataritzan euskara sustatu eta normalizatzeko diseinatutako Biribilko proiektuaren irudi korporatiboa aurkeztu egin zaie hiriko merkatari elkarteei. Proiektu hau Bilboko…
Gehiago irakurri



