Datozen egunetan, Bilboko merkataritzan euskara sustatzeko Biribilko proiektuaren berri emango zaie hiriko txikizkako merkataritza establezimendu guztiei. Horretarako, beren-beregi diseinatu den liburuxka zabalduko da establezimenduz establezimendu. Dibulgaziozko liburuxka horretan, komunikazio komertziala hobetzeko euskarak zabaltzen duen aukera aipatzen da eta Biribilkori buruzko informazio gehiago eskuratzeko modua ematen zaie interesa duten merkatari guztiei.
Asistentzia-maila altua izan duten ikasleek 2024-2025eko matrikula jaso dute bueltan eta 2025-2026koa ez dute ordaindu beharko
Aurten Bilboko Udaleko Euskarako Zuzendaritzak honako erabaki hau hartu du: Biribilko 2024-2025 euskara ikastaroetako asistentzia gutxienez %75ekoa izan duten eta…
Gehiago irakurri