Bilboko merkataritzan euskara sustatu eta normalizatzeko diseinatutako Biribilko proiektuaren irudi korporatiboa aurkeztu egin zaie hiriko merkatari elkarteei. Proiektu hau Bilboko Udaleko Euskara Sailaren ekimenez, Lan Ekintza udal sozietatearekin eta Bilbao Dendak elkartearekin elkarlanean sortu da. Aurkezpena urriaren 18an izan zen, eta bertan Biribilkoren irudi korporatiboaz gain, Hiriko merkataritza establezimenduekin harremanetan ipintzeko erabiliko diren euskarriak ere aurkeztu ziren, tartean web orrialde hau.
Irailaren 7tik urriaren 9ra irekita egongo da Biribilko 2026-2027 ikastaroetan matrikulatzeko epea
Bilboko Udalak sustatutako Biribilko 2026-2027 euskara ikastaroetan matrikulatzeko epea zabalik egongo da irailaren 7tik urriaren 9ra arte. Ikastaro hauek Bilboko merkataritza…
Gehiago irakurri



