bilbaoDendak antolatzen duen XVIII. Merkataritza Sarien Galaren barruan, Euskararen Sustapen Saria jasoko duen establezimenduari botoa emateko aukera dago.

XVIII. Merkataritza Sarien Gala azaroaren 11ean ospatuko da Euskalduna Jauregian eta bertan emango dira ezagutzera aurten kategoria desberdinetan saria irabazi duten establezimenduen izenak.

Merkataritzan Euskara Sustatzeagatiko Sarirako honako 3 hautagai hauek proposatzen ditu bilbaoDendak-ek: Grafiazkar, Joseba Frutategia eta Uribarri Fisioterapia.

Azaroaren 6ra arte, 18 urtetik gorako edozein pertsonak botoa emateko aukera dauka bilbaoDendak-en webgunearen bidez. Nahi izanez gero, ondoko estekan klikatu eta zure botoa eman dezakezu: Bilboko Faboritoak_Euskararen Sustapena.

Bozketan parte hartzen duten pertsona guztien artean Bilboko XVIII. Merkataritza Sarien Galarako 10 sarrera eta 300 euroko zozketa egingo da, bilbaoDendak-eko Opari Txartelan atxikitako saltokietan kontsumitzeko.

Beste albiste batzuk: