BIRIBILKO 2024-2025 IKASTAROEK MATRIKULAREN KOSTEA BERRESKURATZEKO AUKERA ESKAINTZEN DUTE

Biribilko ikastaroen aurtengo edizioak berrikuntza garrantzitsu bat dakar: ikastaroak amaitutakoan, ordaindutako matrikularen kostu osoa itzuliko zaie ondoko bi baldintzak betetzen dituzten ikasleei:

  • Klaseetarako asistentzia, gutxienez, %75ekoa izatea (gutxienez, 68 klase-ordu)
  • Klaseetara joan izana, gutxienez, maiatzaren 1era arte.

Biribilko 2024-2025 ikastaroetan matrikulatzeko epea zabalik egongo da irailaren 9tik urriaren 11ra arte. Ikastaro hauetan matrikulatu ahal izateko baldintza bakarra, Bilbon kokatutako merkataritza edo ostalaritza establezimendu batean lanean jardutea da.

Ikastaro hauek Bilboko Udalak sustatzen ditu, HABEren laguntzarekin eta bilbaoDendak eta Bizkaiko Ostalaritza Elkartearekin koordinaturik.

Ikastaroak modu presentzialean emango dira hiriko euskaltegi desberdinetan.

Ikastaroetara joaten diren pertsonei ondoko euskarriak eta zerbitzuak eskainiko zaizkie:

  • doako hiztegiak, jarduera adarren arabera.
  • erabilera publikoa duten testu komertzialen (kartelen) doako itzulpen zerbitzua.
  • ikastaroetara joan izanaren agiria (gutxienez klaseen %75era joaten direnei).

Ikastaroei buruzko informazio gehiago lortzeko ondoko esteka honetan klikatu dezakezu: IkastaroakHorrez gain, on line matrikulatzeko aukera dago, ondorengo estekan klikatuz: izen emateko formularioa. Bestalde, 688 739 015 telefonora deitu edo info@biribilko.eus helbidera posta elektroniko bat bidal dezakezu eta matrikulatzeko behar dituzun azalpen guztiak emango dizkizute.

Beste albiste batzuk: