IRAILAREN 9AN ZABALDUKO DA BIRIBILKO 2024-2025 IKASTAROETAN MATRIKULATZEKO EPEA

Biribilko 2024-2025 euskara ikastaroetan matrikulatzeko epea irailaren 9an zabalduko da eta urriaren 11ra arte egongo da irekita. Ikastaro hauetan matrikulatu ahal izateko baldintza bakarra, Bilbon kokatutako merkataritza edo ostalaritza establezimendu batean lanean jardutea da.

Ikastaro hauek Bilboko Udalak sustatzen ditu, HABEren laguntzarekin eta bilbaoDendak eta Bizkaiko Ostalaritza Elkartearekin koordinaturik.

Klaseak urriaren erdi aldean hasiko dira eta modu presentzialean emango dira hiriko euskaltegi desberdinetan.

Ikastaroei buruzko informazio gehiago izateko Biribilko webguneko Ikastaroak atalean klikatu dezakezu.

Matrikulatzeko klaseak emango dituen euskaltegiren batera joan beharko da. Izena on line emateko aukera ere egongo da. Horretarako, Biribilko webguneko Ikastaroak atalean dagoen izena emateko formulario elektronikoa erabiltzeko aukera egongo da.

Ikastaroetara joaten diren pertsonei ondoko euskarriak eta zerbitzuak eskainiko zaizkie:

  • ikastaroetara joan izanaren agiria.
  • doako hiztegiak, jarduera adarren arabera.
  • erabilera publiko duten testu komertzialen (kartelen) doako itzulpen zerbitzua.

Matrikulazio-kanpaina irailean zehar egingo da eta helburua izango da batetik, ikastaro hauen berri ematea Bilboko merkataritzan eta ostalaritzan lan egiten duten pertsonei eta bestetik, interesa duten guztiei matrikulatzeko aukera eskaintzea.

Beste albiste batzuk: