Bilboko Udalak Euskaraz barra-barra ekimena ipini du abian, Bilbon arreta zerbitzua euskaraz eskaintzen duten establezimenduak identifikatu eta euskararen erabilera komertziala sustatzeko

Bilboko Udalak, Eusko Jaurlaritzarekin elkarlanean, abiatu duen ekimen honen helburu nagusia da arreta euskaraz eman dezaketen Bilboko merkataritza eta ostalaritza establezimenduei ikusgarritasuna ematea eta horren bidez, euskara erabili nahi duten bezeroei aukera hori erraztea eta bermatzea.

Horretarako, ekimenarekin bat egiten duten establezimenduei egitasmoaren logoa edo marka emango zaie lokaleko leku ikusgarri batean ipini dezaten.

Ekimen honetan parte hartzeko, establezimenduek ondoko baldintza hauek bete beharko dituzte: jendaurrean lan egiten duten langileen %33k gutxienez euskaraz ondo hitz egiteko gaitasuna izan behar dute eta horrez gain, establezimenduan beti egon behar du euskara ondo ulertzen duen langile batek gutxienez. Horrekin batera, langile guztiek euskaraz egingo diete bezeroei lehen hitza eta azken agurra, eta euskaraz egin nahi dutenei bermatu egingo zaie aukera hori.

Gainera, establezimendu hauen sustapena eta zabalpena egiteko asmoa dago. Webgune honetan ere, ikusgai daude orain arte ekimen honekin bat egin duten establezimenduak.

Ekimen honi buruzko informazio gehiago lortzeko, Biribilko egitasmoaren ondoko posta elektronikoa edo telefono-zenbakia erabil daitezke:

Beste albiste batzuk: