GANBOA JEWELLERY-K 2023KO EUSKARAREN SUSTAPENAREN SARIA JASO DU BILBAODENDAK ANTOLATUTAKO XVI. MERKATARITZA SARIEN GALAN

Ganboa Contemporary Jewellery Aretxaga kaleko 5. zenbakian dago, Bilbo Zaharra auzoan eta 2015. urtean zabaldu zen. Establezimendu hau autore-bitxigintzako tailerra da, eta Maitena Ganboak eskuz sortzen du pieza bakoitza, hurbiltzen den edonoren aurrean. Material, ehundura eta teknika desberdinak nahasteko grina du eta nortasundunak, bakarrak, esklusiboak eta paregabeak diren bitxiak egiten ditu, sortzaileari berari eta azken erabiltzaileari arrastoa uzten dietenak. Natura da bere inspirazio iturria. Bere piezak forma organikoak dituztelako nabarmentzen dira.

Ganboa Jewellery Bilboko Udalak sustatzen duen  Euskararen Txanda ekimenari atxikita dago. Bertan, Bilbon euskararen erabilera sustatzen duten establezimenduak batzen dira eta horretarako euskaraz komunikatzeko aukera eskaintzen diete bezeroei.

Beste albiste batzuk: