Eusko Jaurlaritzak eta Donostiako Udalak martxan ipini duten aplikazio berri bat da. Bere helburua da, merkataritza eta ostalaritza sektoreetako langileei euskarazko oinarrizko hiztegiaren ikasketa erraztea.
Ondorengoak dira “Erraza da” aplikazioaren ezaugarriak eta erabiltzeko modua:
– Bi hiztegi eskaintzen ditu: bata “orokorra” eta bestea “ostalaritza”.
– Erabiltzaileak app-a deskargatu eta erregistratu egin behar du. Erregistro horretan, zein sektoretako hiztegia landu nahi duen galdetuko zaio (orokorra ala ostalaritzakoa). Hala ere, edozein momentutan alda dezake.
– android eta iOS mugikorrentzat dago eskuragarri.
– Erabiltzaileak sektore horretako hiztegiaren eduki berri bat izango du egunero eta eduki hori irakurri eta entzuteko aukera izango du.
– Hiru-lau egunetan, edukiak ikusi ondoren, horien inguruko galdetegi bat jasoko du erabiltzaileak egin duen aurrerapena ebaluatu ahal izan dezan.
– Bistaratutako edukiak edozein momentutan ikus daitezke eta osatutako galdetegiak berriro egin. Baina ezin da egunean eduki berri bat baino gehiago ikusi.
– Aplikazioak taldeak sortzeko aukera eskaintzen du, horrela lagun eta lankideen aurrerapen mailarekin konparatzeko aukera izan dezake erabiltzaileak.
Bilboko Udaletik aplikazio berri honetan erregistratu eta berau erabiltzera gonbidatzen zaitugu. Aplikazio honi buruzko informazioa Biribilko webgunean ere eskura dezakezu, Heziketa atalaren barruan sartuta dagoen Autoikaskuntza sekzioan.