Deustuko Liburu-Denda 2005. urtean jaio zen. Bertako jabea den Ageda Gagok, euskara erabiltzeko ohitura du bezero askorekin. Berbaizu Euskara Taldearen eta Deustuko Ikastolaren eskutik, Ahobizi rolaren dinamikan inplikatu zen. Liburu-denda honetan gauza asko gertatzen dira. Adin guztietarako liburuak aurki daitezke bertan eta azken aldian, bigarren eskuko liburuen atalak protagonismoa hartu du. Horrez gain, mota ezberdineko ekimenak antolatzen dituzte etengabe, besteak beste, aurkezpenak, narratiba tailerrak, hitzaldiak edo ipuin kontaketak. Harro sentitzen da Deustukoa izateaz eta horrela auzoko bizitza sustatzen laguntzen dute.
Ezagutu bertatik bertara Biribilko ikastaroek zure lanean nola lagun zaitzaketen
Zer ekarpen egiten dute Biribilko ikastaroek merkataritza-, ostalaritza- edo zerbitzu-establezimendu baten egunerokoan? Erantzunik onena bizi izan dituztenek ematen dute. Albiste…
Gehiago irakurri



