BILBOKO UDALAK BAT EGITEN DU EUSKARALDIAREN HIRUGARREN EDIZIOAREKIN ETA BERTAN PARTE HARTZERA ANIMATZEN DITU MERKATARITZA ETA OSTALARITZA SEKTOREKO ERAGILEAK

Euskaraldiaren 2022ko edizioa, azaroaren 18tik abenduaren 2ra arte egingo da, “Hitzez ekiteko garaia” lelopean.

Biztanle guztiei zuzendutako ekimena da Euskaraldia, eta bere helburua euskaraz hitz egiten dakiten euskaldunak edo euskaraz ulertzen dutenak aktibatzea da.

Parte hartzeko, nahitaezkoa da 16 urte beteta izatea eta euskaraz hitz egiten jakin behar da edo gutxienez ulertu. Horrekin lotuta, Ahobizi edo Belarriprest rolen artean aukeratu eta izena eman behar da.

Merkataritza eta ostalaritza sektoreek hizkuntza ohituretan daukaten garrantzia eta eragina kontuan izanik, Bilboko Udalaren Biribilko Egitasmoak ekimen honen garapena lagundu eta erraztu egingo ditu.

Ondoko kanal hauek erabil ditzakezu Euskaraldiaren inguruko informazio gehiago eskuratu eta bertan izena emateko:

– Posta elektronikoa: bilbo@euskaraldia.eus
– Telefonoa: 680 137 096 (Iñigo Ramirez de la Piscina) edo 616 582 285 (Liher Barrantes)
– Web orria: www.euskaraldia.eus

Beste albiste batzuk: