Hiriko merkataritzan euskararen erabilera sustatzea helburu, Biribilko euskara ikastaroak bultzatzen ditu urtero Bilboko Udalak, bilbaoDendak merkatarien plataformaren babesarekin eta HABE eta Bilboko euskaltegiekin elkarlanean.
Bi ikastaro mota eskaintzen dira: oinarrizkoa euskararik ez dakiten edo oso gutxi dakiten merkatarientzat eta hobetzekoa, euskara maila apala duten eta hobetu nahi dutenentzat.
Ikastaro hauek eskaintzen duten aukeraren berri emateko eta horien zabalpena bultzatzeko, komunikazio-ekitaldia egin dute Bilboko Udaleko Euskara eta Hezkuntza Saileko zinegotzia den Koldo Narbaizak, eta bilbaoDendak merkatarien plataformako Presidenteak. Aurten, ekitaldia, euren jarduera komertzialean euskara sustatu eta erabiltzeko aukera ematen duten bi establezimendu euskaldunetan burutu da: arropa eta osagarriak saltzen dituen Gili-Gilin eta Mikel Zuazua landare, hazi eta lore-dendan.
Ekitaldi honetan, Bilboko merkataritzan euskararen sustapenak daukan garrantzia azpimarratu dute, batetik, Bilbo geroz eta hiri euskaldunagoa izateko, merkataritzan euskararen erabilera bultzatzeak duen garrantziarengatik, eta bestetik, bezeroei eskainitako zerbitzua eta erosketa-esperientzia hobetzeko euskarak duen balioarengatik.