Oinarrizkoa eta xumea den euskarri honen bidez, euskararen ageriko presentzia zabaldu nahi da Bilboko merkataritza establezimenduen hizkuntza paisaian. Aldi berean, euskararen aldeko keinua egiteko aukera eman zaie merkatariei, jakinik, euskararen ageriko presentzia geroz eta orokortuagoa dagoela eta geroz eta gehiago direla euskaraz dakiten herritarrak eta euskarazko arreta jasotzeko aukera izatea eskertzen dutenak.
Ezagutu bertatik bertara Biribilko ikastaroek zure lanean nola lagun zaitzaketen
Zer ekarpen egiten dute Biribilko ikastaroek merkataritza-, ostalaritza- edo zerbitzu-establezimendu baten egunerokoan? Erantzunik onena bizi izan dituztenek ematen dute. Albiste…
Gehiago irakurri



