Bilbon eta bere inguruan hizkuntza normalkuntza prozesua aurrera doa, gizartean euskararen aldeko jarrera oso zabaldua dagoela erakutsiz. Horren ondorioz, bezeroekiko komunikazio komertzialean euskarak geroz eta garrantzi handiagoa hartzen joango da. Hortik abiatuta, Bilboko Udalak eta BilbaoDendak-ek, berretsi egin dute Biribilko egitasmoarekin duten konpromisoa, eta horren bidez euskararen ezagupena eta erabilera bultzatzen jarraitu nahi dute merkataritza sektorean. Zentzu honetan, bi erakundeek gonbidapena luzatzen diete Bilboko merkataritza sektoreko langileei, Biribilko 2017-2018 ikastaroetara joan daitezen. Matrikulatzeko epea urriaren 13ra arte luzatu da.
Irailaren 7tik urriaren 9ra irekita egongo da Biribilko 2026-2027 ikastaroetan matrikulatzeko epea
Bilboko Udalak sustatutako Biribilko 2026-2027 euskara ikastaroetan matrikulatzeko epea zabalik egongo da irailaren 7tik urriaren 9ra arte. Ikastaro hauek Bilboko merkataritza…
Gehiago irakurri



