Bilboko Udaleko Euskara eta Hezkuntza Sailak eta Bilbao Ekintza udal sozietateak berritu egin dute Biribilko euskara ikastaroei jarraipena emateko duten hitzarmena. Horrela, datorren irailean 2016-2017 ikasturtean matrikulatzeko kanpaina zabaldu eta Bilboko merkataritza establezimenduetan lan egiten duten pertsonek berriz ere izango dute aukera merkatariei zuzendutako euskara ikastaro hauetan matrikulatzeko. Udalak sustatzen duen Biribilko egitasmo honek, HABE, bilbaoDendak, Bilboko Merkatarien Elkartea eta hiriko euskaltegi sarearen babes eta lankidetza dauka.
BILBOKO UDALAK BAT EGIN DU EUSKARALDIAREN LAUGARREN EDIZIOAREKIN ETA BERTAN PARTE HARTZERA ANIMATZEN DITU MERKATARITZA ETA OSTALARITZA SEKTOREKO ERAGILEAK
2025eko maiatzaren 15etik 25era bitarte egingo da Euskaraldiaren laugarren edizioa, “Elkar mugituz egingo dugu” lelopean. Biztanle guztiei zuzendutako ariketa kolektiboa…
Gehiago irakurri