Bilboko Udaleko Euskara eta Hezkuntza Sailak eta Bilbao Ekintza udal sozietateak berritu egin dute Biribilko euskara ikastaroei jarraipena emateko duten hitzarmena. Horrela, datorren irailean 2016-2017 ikasturtean matrikulatzeko kanpaina zabaldu eta Bilboko merkataritza establezimenduetan lan egiten duten pertsonek berriz ere izango dute aukera merkatariei zuzendutako euskara ikastaro hauetan matrikulatzeko. Udalak sustatzen duen Biribilko egitasmo honek, HABE, bilbaoDendak, Bilboko Merkatarien Elkartea eta hiriko euskaltegi sarearen babes eta lankidetza dauka.
Irailaren 7tik urriaren 9ra irekita egongo da Biribilko 2026-2027 ikastaroetan matrikulatzeko epea
Bilboko Udalak sustatutako Biribilko 2026-2027 euskara ikastaroetan matrikulatzeko epea zabalik egongo da irailaren 7tik urriaren 9ra arte. Ikastaro hauek Bilboko merkataritza…
Gehiago irakurri



