Biribilko 2014-2015 ikastaroak amaitutakoan, euskara ikasten izandako esperientziaz merkatariek egin duten balorazioa oso positiboa izan da: 10etik 8,4ko puntuazioa eman diote. Era berean, egun ikastaroetara joaten ez diren merkatariei modu adierazgarrian gomendatuko liekete horietan parte hartzeko: 10etik 8,5eko puntuazioa.
Bestalde, martxan dagoen 2015-2016 ikasturtean Bilboko establezimenduetan lan egiten duten 176 pertsona dira euskara ikasi eta praktikatzeko matrikulatu direnak. Horrek esan nahi du matrikulazioa %12,1 igo dela iazkoarekin alderatuta.