Biribilko web gunearen “Hizkuntza baliabideak” izeneko atalak ondoko zerbitzuak ipintzen ditu zure eskura: on line itzultzaile automatikoak, errotulu komertzialak, oinarrizko hiztegia eta espresioak euskaraz, merkataritzan lanerako ohikoak diren dokumentuak eta euskarriak euskaraz.
Hain zuzen ere, web gunearen “Hizkuntza baliabide orokorrak” atalaren bitartez, ondoko euskarriak ikusi, gorde eta inprimitzeko aukera izango duzu:
– merkataritza jarduerarekin zerikusia duten errotuluak euskara hutsean edo euskaraz eta gaztelaniaz: eskaintzak eta deskontuak, argibideak-seinaleak, oharrak-jakinarazpenak, egun bereziak…
– merkataritza esparruko oinarrizko elkarrizketekin zerikusia duten materialak euskaraz: agurrak eta kortesiazko espresioak; hurbiltze espresioak; espazio adierazpenak; salmentarako, transakzio ekonomikorako eta agur egiteko espresioak.
-lanerako dokumentuak, hala nola gutun komertzialen ereduak eta inprimakiak.
“Hizkuntza baliabideak, jarduera adarrari jarraiki” atalean, ondokoak ikusi, gorde eta inprimatzeko aukera izango duzu: errotuluak, jarduera-adar desberdinen araberako hiztegiak eta espresio espezifikoak, hala nola: okindegiak eta gozotegiak; harategiak eta urdaitegiak; arrandegiak; frutak eta barazkiak; jantzi, oihal eta oinetakoak; drogeria eta lurrin-dendak; liburu-dendak eta paper-dendak; burdindegiak, brikolajea eta etxerako tresnak.