Bilboko Udaleko Euskara, Gazteria eta Kirol Sailak, Bilbao Ekintza udal sozietate publikoarekin elkarlanean, sustatzen duen Biribilko proiektuaren barruan, landa lan zabala burutu da hiriko auzo eta merkataritza eremu desberdinetan. Horren bitartez, Bilboko merkataritzaren alderdi desberdinei buruzko informazio egunetarua jaso da, horretan oinarrituta, euskararen erabilera komertziala sustatzea bilatzen duten estrategia desberdinak bideratzeko eta baita ere sustapen horretan interesatutako establezimenduen promozioa egiteko. Horretarako, hiriko merkataritza establezimendu ia guztiak bisitatu dira bertako arduradunak pertsonalki elkarrizketatuz. Horrela, ia 4.300 establezimendurekin jarri gara harremanetan. Landa lan hau, 2012ko irailean zehar burutu da.
Egituratutako galdetegi batean oinarrituta, Bilboko merkatarien artean burutu den kontsulta- prozesu pertsonalizatuaren helburu nagusienetako batzuk ondorengoak izan dira:
– Biribilko egitasmoaren hiriko txikizkako merkataritzari buruzko datu basea eta direktorioa eguneratzea.
– Hizkuntza paisaia aztertzea, establezimenduen errotulu komertzialetan oinarrituta.
– Egun merkataritza sektorean lan egiten duten pertsonen euskararen ezagupen maila eta euskara sustatzeko duten interes maila ezagutzea.
– Arreta euskaraz eskain ditzakeen establezimenduak antzematea.
– Biribilko ikastaroetan parte hartzeko interes mailaren berri izatea.
– Biribilko egitasmoaren web orria elikatzeko informazioa jasotzea.
bilbaoDendak antolatzen duen XVIII. Merkataritza Sarien Galaren barruan, Euskararen Sustapen Saria jasoko duen establezimendua aukeratzeko botoa eman daiteke.
XVIII. Merkataritza Sarien Gala azaroaren 11n ospatuko da Euskalduna Jauregian eta bertan emango dira ezagutzera aurten kategoria desberdinetan saria irabazi…
Gehiago irakurri



