Bilboko merkataritzan euskara sustatu eta normalizatzeko diseinatutako Biribilko proiektuaren irudi korporatiboa aurkeztu egin zaie hiriko merkatari elkarteei. Proiektu hau Bilboko Udaleko Euskara Sailaren ekimenez, Lan Ekintza udal sozietatearekin eta Bilbao Dendak elkartearekin elkarlanean sortu da. Aurkezpena urriaren 18an izan zen, eta bertan Biribilkoren irudi korporatiboaz gain, Hiriko merkataritza establezimenduekin harremanetan ipintzeko erabiliko diren euskarriak ere aurkeztu ziren, tartean web orrialde hau.
Grafiazkarrek jaso du bilbaoDendaken Euskararen Sustapen Saria
Pasa den azaroaren 11n XVIII. Merkataritza Sarien Gala ospatu zuen bilbaoDendakek. Bertan jakinarazi zituzten Bilboko 8 Faboritoen izenak, aurten kategoria…
Gehiago irakurri



