Baliabideen gunea
Itzultzaileak, hiztegiak, material didaktikoak eta autoikaskuntzarako bitartekoak:
Apertium, itzulpen automatikorako kode irekiko plataforma librea.
Apertium euskaratik espainierarako itzultzailpen automatikorako kode irekiko plataforma librea da. Apertium proiektuak, hizkuntza batetik bestera testuak itzultzeko softwarea garatzen du. Testu baten esanahi orokorrari buruzko ideia bat egiteko balio dezake (baldin eta sistemak hitz ezezagun gehiegi aurkitzen ez badu testuan)
Itzultzaile neuronala, Eusk-Gazt, Gazt-Eusk
Sare neuronalen bidez funtzionatzen duen itzultzaile automatikoa. Testu orokorrak itzultzen ditu euskaratik gaztelaniara eta gaztelaniatik euskarara. Itzultzaileak berrikuntza bat ere badakar, izan ere, testu konplexuak modu zuzenean itzultzen ditu. Itzulpen nahiko fidagarriak egin arren, ezinbestekoa da testu horiek gainbegiratzea eta zuzentzea.
LUR ENTZIKLOPEDIA TEMATIKOA
1999ean paperean argitaratu zen Entziklopedia Tematikoaren on-lineko kontsulta eskaintzen da hemen. Entziklopedia orokor baten berezko egitura du, Euskal Herriari buruzko bost bolumen (Artea, Atlas Historikoa, Geografia, Literatura eta Historia) eta izaera unibertsaleko gaiei buruzko beste zortzi bolumen ditu (Artea, Fisika-Kimika, Geografia, Gizarte zientziak, Historia, Natur zientziak, Literatura eta Matematika).
LUR HIZTEGI ENTZIKLOPEDIKOA
1990-1995 urte-bitartean paperean inprimaturiko edizioaren hamar bolumenak jasotzen ditu, eta 49.900 sarrera baino gehiago ditu.
MERRIAM WEBSTER ONLINE
Estatu Batuetako Merriam Webster argitaletxearen hiztegiaren on-line bertsioa.
DICTIONAIRE DE L´ACADÉMIE FRANÇAISE
Frantziako Akademiaren Hiztegiaren bederatzigarren edizioa.
ESPAINIERAREN ERREGE AKADEMIA
Espainiaren Errege Akademiak eta berarekin batera Espainiar Hizkuntzaren Akademien Elkartea osatzen duten gainontzeko hogeitabat akademiek elkarlanean egindako hiztegia da hau eta izaera arautzailea du. Egun, datu oinarri informatiko bat da, eta bere web orriaren bitartez hiztegiaren hogeitabigarren edizioa kontsulta daiteke -2001-.
EUSKARAZKO WIKIPEDIA
Wikipedia entziklopedia eleanitza, web-oinarriduna eta eduki askekoa da. Wikipedia mundu osoko boluntarioek idazten dute. Bertako artikuluak Internetera konektatutako edozeinek idatzi ditzake, aldatu lotura sakatuz.
EUSKALTERM, EUSKAL TERMINOLOGIA BANKU PUBLIKOA
Euskalterm Terminologia Banku Publikoa. Besteak beste, UZEIko hiztegi guztietako fitxa terminologikoak biltzen ditu, gaiaren arabera. Euskaltzaindiaren arauen arabera eta normalizazio-batzordeetan hartutako erabakien arabera eguneratzen da. 100.000 fitxa terminologiko baino gehiago, euskaraz, gaztelaniaz, frantsesez eta ingelesez.
Labayru ikastegia
Labayru Ikastegiak argitaratutako euskara-gaztelania eta gaztelania-euskara hiztegien on-lin bertsioak.
Hiztegi batua
Hiztegi honek, Euskaltzaindiak, sortu zenetik orain arte, hiztegi alorrean hartu dituen erabaki eta gomendio guztiak hartzen ditu bere mendean. Hiztegi Batu hau da, Euskaltzaindiarentzat, euskal hitzen, aldaeren eta horien guztien erabileren zuzentasuna edo egokitasuna erabakitzeko irizpidea.
HARLUXET HIZTEGI ENTZIKLOPEDIKOA
Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa Euskarazko hiztegi entziklopedikoa da. 70.000 sarrera baino gehiago, irudiak, animazioak… Klaudio Harluxet Fundazioaren argitalpena.
ELHUYAR HIZTEGIA
Elhuyar Hiztegiaren bertsio hau hiztegi berritua duzu, Euskaltzaindiaren Hiztegi Batuaren eta gomendioen arabera moldatua. Hauxe da edukia: 88.000 sarrera, 20.000 azpisarrera 150.000 adiera eta 100.000 adibide.
DENDAKETAN
DENDAKETAN teknologia berrien bitartez merkataritza arloko profesionalei zuzendutako ikastaro laburra da, bezeroekiko harremanetan euskararen erabilera sustatzeko helburua duena. Jolas didaktiko moduan burutzeko prestatu da, jolasaren bidez simulatzen dira merkataritzako komunikazio-jarduerak, ikaslea modu atseginean murgiltzeko euskaran. A1-A2 mailen arteko ikasleek modu autonomoan egiteko ikastaroa da hau, sei unitatez eta 75 jardueraz osatua.
Zer egin behar da DENDAKETAN ikastaroan izena emateko?
DENDAKETAN ikastaroa egiteko, nahikoa duzu Interneterako konexioa eta www.ikasten.ikasbil.net atarian erabiltzaile-kontua sortzea. Plataforman erabiltzaile-kontua sortzeko esteka duzu.
Ikastaroan matrikula egitea automatikoa da. Erabiltzaile-kontua sortu ondoren, ireki esteka hau eta “matrikulatu nahi duzu?” galderari erantzun baietz.
Azalpen edo argibiderik behar baduzu, bidali mezua helbide honetara.
INGURA
Euskara online ikasteko plataforma digitala da INGURA. Bakarka nahiz taldean, irakasleak tutorizatuta, edozein gailutatik, noiznahi eta nonahi euskara ikasteko aukera ematen du. Bideoen bidez euskara ikasteko ariketa ugari eskainiko ditu, Helduen Euskalduntzerako Oinarrizko Curriculumaren ildo metodologikoei jarraikiz, ulermen trebetasunak, ekoizleak, elkarreragina eta bitartekotza-trebetasunak lantzeko. Gainera, plataforma eleaniztuna da Ingura; lau hizkuntzatan aritzeko aukera ematen du: euskaraz, gaztelaniaz, frantsesez eta ingelesez. A1 mailatik C1 mailara bitarteko ikastaroak eskainiko ditu, baina oraingoz, A1 mailari dagokiona besterik ezin da osatu: 60 unitate dauzka eta denak bakarka eta taldean online egiteko diseinatuak daude. Lehen 30 unitateak doako bertsioan osatu daitezke; 2024-2025 ikasturtean ikastaro osoa egiteko, aldiz, euskaltegi edo autoikaskuntza-zentro batean matrikulatu beharko duzu.
ERRAZA DA
Eusko Jaurlaritzak eta Donostiako Udalak martxan ipini duten aplikazio berri bat da. Bere helburua da, merkataritza eta ostalaritza sektoreetako langileei euskarazko oinarrizko hiztegiaren ikasketa erraztea.
Ondorengoak dira “Erraza da” aplikazioaren ezaugarriak eta erabiltzeko modua:
– Bi hiztegi eskaintzen ditu: bata “orokorra” eta bestea “ostalaritza”.
– Erabiltzaileak app-a deskargatu eta erregistratu egin behar du. Erregistro horretan, zein sektoretako hiztegia landu nahi duen galdetuko zaio (orokorra ala ostalaritzakoa). Hala ere, edozein momentutan alda dezake.
– android eta iOS mugikorrentzat dago eskuragarri.
– Erabiltzaileak sektore horretako hiztegiaren eduki berri bat izango du egunero eta eduki hori irakurri eta entzuteko aukera izango du.
– Hiru-lau egunetan, edukiak ikusi ondoren, horien inguruko galdetegi bat jasoko du erabiltzaileak egin duen aurrerapena ebaluatu ahal izan dezan.
– Bistaratutako edukiak edozein momentutan ikus daitezke eta osatutako galdetegiak berriro egin. Baina ezin da egunean eduki berri bat baino gehiago ikusi.
– Aplikazioak taldeak sortzeko aukera eskaintzen du, horrela lagun eta lankideen aurrerapen mailarekin konparatzeko aukera izan dezake erabiltzaileak.
Bilboko Udaletik aplikazio berri honetan erregistratu eta berau erabiltzera gonbidatzen zaitugu.
IKASTEN.NET
Ikasten.net euskara ikasteko baliabide didaktiko berria da, Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailaren hiru.com etengabeko ikaskuntzako atarian eskuragarri dauden ekimenetako baten barruan dagoena. Ikasten.net euskara edozein pertsona helduri munduko edozein lekutara helarazteko diseinatuta dago, eta eskakizun bakarra Interneterako konexioa duen ordenagailu bat izatea da. Lan-ingurunea dibertigarria eta informala da, eta beste presentziazko edo online ikastaro batzuen osagarri gisa, zein hizkuntza ikasteko oinarri gisa erabili nahi dutenei zuzenduta dago.
Ikasten.net euskara ikasteko baliabide didaktikoa da, munduko edozein tokitan diren pertsona helduei euskara helarazteko metodologiaz diseinatuta, interfas atsegin eta informalarekin. Ataletan antolatutako 60 unitate didaktikokoa da ikastaroa, eta errepasorako 12 unitate eta hainbat ekintza dakartza ere: audioak, bideoak eta hainbat motatako ariketak.