ESTITXU
Jantziak, oinetakoak eta larrua
|
ALDE ZAHARRA-ZAZPI KALEAK
Euskara garrantzitsua da establezimenduentzat, herriko kultura delako
Aurkeztuko duzu zeure burua, mesedez?
Ni Clemen naiz eta hau haur eta emakumeentzako zapata-denda da, eta Artekale 45 zenbakian dago, Bilbo Zaharrean.
Zure establezimenduarentzat euskara garrantzitsua da?
Bai garrantzitsua da.
Eta etortzen diren bezeroek euskara erabiltzen al dute?
Bai, geroz eta gehiago, eta gehiena umeek.
Zergatik apuntatu zinen Biribilko ikastaroetara?
Euskara gustatzen zaidalako, eta euskara herriko kultura delako.
Eta bezeroek nahi dute euskaraz atendituak izatea?
Bai.
Nola baloratzen dituzu ikastaro hauek? Pozik zaude Biribilko ikastaroekin?
Bai oso pozik nago, taldearekin, irakaslearekin...
Ikastaroetara joaten ez diren merkatariak animatuko zenituzke ikastaroetara joateko?
Bai noski, animatuko nuke jendea.

