LUZATU EGIN DA BIRIBILKO 2023-2024 IKASTAROETAN MATRIKULATZEKO EPEA URRIAREN 13ra ARTE

Biribilko 2023-2024 euskara ikastaroetan parte hartzea errazteko asmoz, luzatu egin da matrikulatzeko epea urriaren 13ra arte. Hiriko merkataritza eta ostalaritza establezimenduetan lan egiten duten langileei beren-beregi zuzendutako eskaintza da. Ikastaro hauek Bilboko Udalak eta HABEk diruz lagundutakoak dira, kostu osoaren %80 bere gain hartzen dutelarik.

Ikastaro hauen inguruko informazio guztia kontsultatzeko (iraupena, ordutegiak, kostea, matrikulatzeko modua…), ondoko esteka honetan klikatu: Heziketa. Era berean, on line matrikulatzeko aukera daukazu, ondoko esteka honen bidez zure datuak emanez: izen-ematea on line. Ondoko telefonora deituta ere matrikulatzeko aukera dago: 688 739 015

Ikastaroetara joaten diren merkatari eta ostalariei, zerbitzu bereziak eskainiko zaizkie:

– ikastaroetara joan izanaren agiria

– doako hiztegi komertzialak.

– jendaurrean jarriko diren testu komertzialak (kartelak) euskaraz jartzeko doako itzulpen zerbitzua.

Bilboko merkataritza eta ostalaritza establezimenduetako langileak ikastaro hauetan matrikulatzera animatu nahi ditu Udalak eta era berean, beste lankide edo merkatariei ikastaro hauen berri emateko eskatzen die.

Beste albiste batzuk: